XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II PEDAGOGIAREN IZAERA ETA METODOA

Sarritan nahastu izan dira hezkuntza eta pedagogia kontzeptu biok, eta nolanahi ere arretaz desberdindu beharrean daude.

Hezkuntza, gurasoek eta irakasleek umearengan duten eragina da.

Ekintza hau etengabekoa da, eta orokorra.

Gizartebizitzan ez da inolako aldirik, ezta, nolabait esateko, inolako unerik ere egunean zehar belaunaldi gazteak beren aurrekoekin harremanean ez daudenik eta, ondorioz, horiek hauen hezkuntza-eragina jasaten ez dutenik.

Izan ere, eragin hori ez da sentitzen gurasoek edo irakasleek kontzienteki, eta zentzu hertsian gogoemandako irakaskintzaren bidez, beren esperientziaren emaitzak atzetik datozkienei komunikatzen dizkieten une labur-laburretan zehar bakarrik.

Bada sekula ahitzen ez den hezkuntza inkontziente bat.

Gure exenpluaren bidez, ahoskatzen ditugun hitzen bidez, burutzen ditugun ekintzen bidez, etengabe itxuratuz gatoz gure haurren arima.

Erabat alderantziz gertatzen da Pedagogiarekin.

Hau teorietan datza, ez ekintzetan.

Teoria horiek hezkuntza ulertzeko moduak dira, ez inola ere hura gauzatzeko moduak.

Batzuetan hainbeste desberdintzen dira ohizko praktikekin, ezen erabat horien kontra egoteraino desberdintzen baitira.